Pribatasun Politika
DATU PERTSONALEN BABESA
Erabiltzaileak datu pertsonalak eman ditzake informazioa eskatzeko edota EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk eskainitako produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko, eta bere izenean egingo du hori; hirugarren pertsona fisikoen daturik emango balu, kaltetuari aldez aurretik jakinaraziko dio.
Dena dela, EROSKI S. COOP., hots, Aon Gil y Carvajal, S.A. Correduría de seguros, Sociedad Unipersonal delakoaren kanpo-LAGUNTZAILE gisa aritzen den erakundeak, datu identifikatzaileak, pertsonalak nahiz profesionalak, eta eskarietan emandako kontratatutako produktuaren datuak tratatuko ditu, helburu honekin: bezeroarekiko kontratu-harremana behar bezala kudeatzea, mantentzea eta kontrolatzea, merkatu-azterlanak egitea, eta profilak sortzea, abantailak, deskontuak edo sustapenak eskaintzeko, komunikatzeko edozein bidez baliatuta (elektronikoak edo ez), hori nahi dutenei eta aurkakorik adierazi ez dutenei. Komunikazio horiek Eroskiren establezimendu edo salmenta-puntuetako berrikuntzei buruzkoak izan daitezke, ezarrita dagoen sektorekoak, eta zehazki, aisia, denbora librea, turismoa, estetika, lurrindegia, optikak, telekomunikazioak, maileguak, aseguruak, higiezinen agentziak, ordainbideak, leialtasuna eta Fundación Grupo Eroski (kontsumitzaileen eskubideak sustatzen eta defendatzen dituen erakunde gisa), informazio hori Bezeroa izatearekin lotzen saiatuz.
Garrantzitsua: Sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez badu bezeroak, azken produktuaren kontratuan, dagokion laukia markatuta adieraz dezake.
Edozein kasutan ere, erabiltzaileak baliatu ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko edo haien aurka egiteko dituen eskubideak. Horretarako EROSKI S. COOP.-ra idatziz jo beharko du, helbide honetan: San Agustin auzoa, z/g. 48230 Elorrio (Bizkaia), zorroan ondokoa idatzita: Datos-EroskiAsegura, edo horretarako informazioa eskatuz, honako posta elektronikoan: asegura@eroski.es.
Halaber, asegurua kontratatuz gero, polizaren jabe den eskatzaileak eta, hala badagokio, aseguratu gehigarriak, espresuki onartuko eta baimenduko du Aon Gil y Carvajal, S.A. Correduría de Seguros, Sociedad Unipersonal, Madrilgo Merkataritzako Erregistroan erregistratuta, M-19857 Orria, 15321 Liburukia, 133 Folioa, I.F.Z. A-28109247, Aseguru-Artekaritza Gizarteen Erregistro Berezian erregistratuta, J-107 kodearekin. Finantza gaitasuna eta Erantzukizun Zibileko Asegurua, uztailaren 17ko 26/2006 Legean ezarritakoaren arabera, polizaren bitartekari gisa, eskarian emandako eta kontratuaren emaitza diren datu pertsonalak sartzeko eta tratatzeko; eta jabeak kasuan kasu hautatu duen aseguru konpainia, datu pertsonalak gordetzeko eta tratatzeko, polizaren harpidetza eratzeko helburuarekin. Bi erakundeek, fitxategiaren Arduradun gisa, behar bezala jakinaraziko diote titularrari beren datuen babeserako politika.


